XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IRADOKIZUN DIDAKTIKOAK

Mugimenduan eta dantzan.

Itsasgiroa.

Arrantzaleak.

Salmentak.

Arrainak.

Kalez kale, oihuka eta herriko musika giroa sendotuz.

Antxoa freskoa! Sardina freskoa! Berdela freskoa!

Arrainsaltzaileen ausardia eta hizketa bereziak arrainen aurkezpenak egitean, etxekoandreekin eta beste zenbait bezerorekin.

Badira folklorean giro berdineko dantza ezagunak.

Dantzari eman ohi zaion ardura berbera eskaini behar zaio psikodramari, arrantzaleen esparruan euskarak duen musikaltasuna azpimarratuz.

Jarrera: ikasleak erosleak korro-korroan sailkaturik, eta erdialdean arrainsaltzailea.

Erritmo eskema A eta B aldietan.

Mugimenduak.

A aldian: erosleak, eskuak gerrian, gorputza arin, kalejiraren erritmoa leku bertan adieraziz.

Arrainsaltzailea erdialdetik ibiliz, dantzatuz, esku bat gerrian eta bestea buruan kokaturik daraman otarreari eutsiz.

Bienbitartean oihuka ari da.

Eskemaren bukaeran aurrean suertatzen zaion lagunari otarra eskaintzen dio eta biek batera ondorengo eskemari ekiten diote.

B aldian: bi korroak norabide aldatuan kalejiran mugituz eta eskemaren bukaeran erdialdeko lagunek lekua aldatzen dute, lehenengo arrainsaltzailea korrora itzuliz eta aukeratu berria oihuka eta lehen eskemari ekinez.

Gorputz adierazpena: psikodrama honen partaide guztiek erabateko adierazkortasunez bete behar dituzte beren eginkizunak.

ARRAINSALTZAILEAK

Sardina freskoa!
Sardina freskoa!
Bizi-bizia, gure kaian erosia.
Benetan bizia,
kaian erosia,
Prezio onenean
saltzen dut kalean.
Raita, raita, tzunpatzun,
zerbait nahi baduzu.
Raita, raita, tzunpatzun,
bertsotan esaidazu.